2. eskuko bizikleten, patineteen eta mugikortasun objektuen azoka Eibarren

Irailak 20 larunbata, Untzaga plazan 10:00etatik 14:00etara

Ongi etorri Merkabi plataformara. Hemen Eibarko Udalak irailaren 20rako antolatu duen bigarren eskuko bizikleten merkatuan parte hartzeko aukera izango duzu.

Nola parte hartu

Azoka honetan parte hartu ahal izateko, hitzordu bat erreserbatu behar da saldu nahi dituzun objektuak entregatzeko. Egoera onean dauden erabilitako bizikletak eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patineteak, trizikloak, kaskoak…) bakarrik onartuko dira. Objektuen kasuan, gehienez hiru eraman daitezke. Ez da onartzen 600 €-tik gorako preziorik. Horretarako, plataforma honek eskaintzen dizkizun formularioak bete behar dituzu.

Kontuan izan saldu nahi duzun bizikleta edo objektu bakoitzeko berariazko inprimakia bete eta plataforma honetatik bidali beharko duzula. Nahi adina bizikleta jarri ahal izango dituzu salgai, bakoitzari dagokion inprimakia betez. Patineteak eta mugikortasun jasangarriko objektuak saltzeko (3 gehienez), beste inprimaki espezifiko bat duzu, bete eta bidali beharko duzuna.

Gogoratu hondakinen prebentzioa dela zure hondakinen kudeaketarako estrategiarik jasangarriena eta solidarioena. Animatu parte hartzera. Zure zain gaude!

 

BIZIKLETA SALDU NAHI DUT

PATINETEA EDO MUGIKORTASUNEKO BESTE OBJEKTU BAT SALDU NAHI DUT