Bigarren eskuko bizikleten, patineteen eta mugikortasun objektuen azoka Eibarren

2026ko irailak 19 larunbata, Untzaga plazan 10:00etatik 14:00etara

Saltzeko diren patineteak edo objektuak aldez aurreko hitzorduarekin bilduko dira.

Bete ezazu inprimaki hau Eibarko Untzaga Plazan egingo den mugikortasun jasangarriari lotutako 2. eskuko merkatuan zure patinetea edo objektuak saltzeko hitzordua eskatzeko.

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira.

OSAGARRIA

SALTZAILEA

AUKERATU ZURE ORDUTEGIA


Ondorengoa adierazi nahi dut:


LEGE OHARRA: DATU PERTSONALEN BABESA (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa)

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, honen bidez adierazten dizuguna da dokumentu honetan eman dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi baten jasoko direla eta horren arduraduna Eibarko udala dela. Helbidea: Untzaga plaza 1, 20.600, Eibar (Gipuzkoa). Fitxategi hori Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi zaio eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak zaizkion segurtasun neurri guztiak hartuta dauzka.

Dokumentu hau sinatzeak esan nahi du eskaera egin duena /ordezkaria jakinaren gainean geratu dela eta baimena ematen duela bere datuak tratatzeko.

Hauxe ekartzen dizugu gogora: zuk emandako datuak eskuratzeko aukera duzula, eta nolanahi ere, Legeak ezarritako eran, baita datuok zuzentzeko, aurkatzeko edo ezeztatzeko aukera ere; horretarako, Eibarko udaleko Segurtasun Arduradunari lehen esandako helbide horretara idatzizko komunikazio bat bidali behar diozu datu hauekin: Izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.

Halaber, kontsultatu nahi izanez gero “Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeetarako” delakoa webgune hauetan duzu: www.eudel.eus eta www.avpd.euskadi.eus.