Bigarren eskuko bizikleten azoka Barakaldon 2026

Irailak 12 Larunbata, Anaien parkean (Hizkuntza eskola ofizialaren ondoan) 10:00etik 14:00etara

Ongi etorri Merkabi plataformara. Hemen Barakaldoko Udalak irailaren 12rako antolatu duen bigarren eskuko bizikleten azokan parte hartzeko aukera izango duzu.

Nola parte hartu

Merkatu honetan parte hartu ahal izateko, hitzordu bat erreserbatu behar da saldu nahi dituzun bizikletak entregatzeko. Ez da onartzen 700 €-tik gorako preziorik. Horretarako, plataforma honek eskaintzen dizkizun formularioak bete behar dituzu.

Kontuan izan saldu nahi duzun bizikleta bakoitzeko berariazko inprimakia bete eta plataforma honetatik bidali beharko duzula.

Gogoratu hondakinen prebentzioa dela zure hondakinen kudeaketarako estrategiarik jasangarriena eta solidarioena. Animatu parte hartzera. Zure zain gaude!

 

BIZIKLETA SALDU NAHI DUT