LEGE OHARRA: DATU PERTSONALEN BABESA (3/2018 LEGE ORGANIKOA, ABENDUAREN 5EKOA)
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, honen bidez adierazten dizuguna da dokumentu honetan eman dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi baten jasoko direla eta horren arduraduna Barakaldoko Udala dela. Helbidea: Herriko plaza, 1, 48901, Barakaldo (Bizkaia). Fitxategi hori Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi zaio eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak zaizkion segurtasun neurri guztiak hartuta dauzka.
Dokumentu hau sinatzeak esan nahi du eskaera egin duena /ordezkaria jakinaren gainean geratu dela eta baimena ematen duela bere datuak tratatzeko.
Hauxe ekartzen dizugu gogora: zuk emandako datuak eskuratzeko aukera duzula, eta nolanahi ere, Legeak ezarritako eran, baita datuok zuzentzeko, aurkatzeko edo ezeztatzeko aukera ere; horretarako, Barakaldoko udaleko Segurtasun Arduradunari lehen esandako helbide horretara idatzizko komunikazio bat bidali behar diozu datu hauekin: Izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Halaber, kontsultatu nahi izanez gero “Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeetarako” delakoa webgune hauetan duzu: www.eudel.eus eta www.avpd.euskadi.eus.