Bigarren eskuko bizikleta eta patineteen azoka Lasarte-Orian 2026

Irailak 25 Ostirala, Okendo plazan 16:30etik 20:00etara

Ongi etorri Merkabi plataformara. Hemen Lasarte-Oriako Udalak irailaren 25rako antolatu duen bigarren eskuko BIZIKLETEN merkatuan parte hartzeko aukera izango duzu.

Nola parte hartu

Merkatu honetan parte hartu ahal izateko, hitzordu bat erreserbatu behar da saldu nahi dituzun objektuak (bizikletak eta patineteak) entregatzeko. Ez da onartzen 700 €-tik gorako preziorik. Horretarako, plataforma honek eskaintzen dizkizun formularioak bete behar dituzu.

Kontuan izan saldu nahi duzun bizikleta bakoitzeko bizikletentzako berariazko inprimakia bete eta plataforma honetatik bidali beharko duzula. Nahi adina bizikleta jarri ahal izango dituzu salgai. Jakin ezazu patineteak ere saldu ditzakezula. Horientzako beste inprimaki espezifiko bat duzu, bete eta bidali beharko duzuna.

Gogoratu hondakinen prebentzioa dela zure hondakinen kudeaketarako estrategiarik jasangarriena eta solidarioena. Animatu parte hartzera. Zure zain gaude!

 

BIZIKLETA SALDU NAHI DUT

PATINETEAK SALDU NAHI DITUT