Gabonetako bigarren eskuko azoka Eibarren

2022ko abenduaren 17an, larunbatarekin, Errebal Plazan 10:00etatik 14:00etara

Eibarko Udalak abenduaren 17rako Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka antolatu du herritar guztiei zuzendua, erabilitako objektuen berrebilera eta hondakinen prebentzioa sustatzeko xedearekin.

NOLA PARTE HARTU

Azokan parte hartzeko bi modu daude:

Postuen eskaera egin ostean, izena emandako pertsona guztiei jakinaraziko zaie posturen bat esleitu zaien ala ez. Erabilitako objektuak saltzeko postuak irabazi-asmorik gabeko elkarteek, ikastetxeek eta partikularrek hartu ahal izango dituzte; Eibarkoek lehentasuna izango dute beste herrietakoen aurrean.

Gogoratu ezinbestekoa dela formularioaren amaieran agertzen den arautegia irakurtzea eta errespetatzea parte hartu ahal izateko.

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira.

SALTZAILEA

Objektuak


Ondorengoa adierazi nahi dut:

Baldintzak irakurri

LEGE OHARRA: DATU PERTSONALEN BABESA (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa)

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, honen bidez adierazten dizuguna da dokumentu honetan eman dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi baten jasoko direla eta horren arduraduna Eibarko udala dela. Helbidea: Untzaga plaza 1, 20.600, Eibar (Gipuzkoa). Fitxategi hori Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi zaio eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak zaizkion segurtasun neurri guztiak hartuta dauzka.

Dokumentu hau sinatzeak esan nahi du eskaera egin duena /ordezkaria jakinaren gainean geratu dela eta baimena ematen duela bere datuak tratatzeko.

Hauxe ekartzen dizugu gogora: zuk emandako datuak eskuratzeko aukera duzula, eta nolanahi ere, Legeak ezarritako eran, baita datuok zuzentzeko, aurkatzeko edo ezeztatzeko aukera ere; horretarako, Eibarko udaleko Segurtasun Arduradunari lehen esandako helbide horretara idatzizko komunikazio bat bidali behar diozu datu hauekin: Izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.

Halaber, kontsultatu nahi izanez gero “Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeetarako” delakoa webgune hauetan duzu: www.eudel.eus eta www.avpd.euskadi.eus.