Ongi etorri Merkabi plataformara. Hemen Lasarte-Oriako Udalak irailaren 26rako antolatu duen bigarren eskuko BIZIKLETEN merkatuan parte hartzeko aukera izango duzu.
Merkatu honetan parte hartu ahal izateko, hitzordu bat erreserbatu behar da saldu nahi dituzun objektuak (bizikletak eta patineteak) entregatzeko. Ez da onartzen 600 €-tik gorako preziorik. Horretarako, plataforma honek eskaintzen dizkizun formularioak bete behar dituzu.
Kontuan izan saldu nahi duzun bizikleta bakoitzeko bizikletentzako berariazko inprimakia bete eta plataforma honetatik bidali beharko duzula. Nahi adina bizikleta jarri ahal izango dituzu salgai. Jakin ezazu ere patineteak saldu ditzakezula. Horientzako beste inprimaki espezifiko bat duzu, bete eta bidali beharko duzuna.
Gogoratu hondakinen prebentzioa dela zure hondakinen kudeaketarako estrategiarik jasangarriena eta solidarioena. Animatu parte hartzera. Zure zain gaude!